- Prestakuntza
- Prestatzen hasi aurretik, piperrak ireki, pedunkulua eta pipitak kendu, eta lapikotxo batean uraz sutan jarriko dugu. irakiten hasi orduko, sutatik kendu eta 2 orduz bertan utzi, ondoren mamia atereaz.- Erreserbatu
- Olioarekin kazola zabal bat su apalean jarri eta bertan pipermin lehorra eta baratxuri xaflak bota eta irakiten hasi arte izan.
-Dantzan hasten direnean, erre gabe, sua pixka bat jaitsi eta moztutako ogi xafla finak gehitu, eta olioarekin oso poliki gorritzen utzi, une oro 10 bat minutuz egurrezko koilara batekin bueltak emanez. (Behin ogia gehitu eta gero, su apala mantentzea garrantzitsua da, olioa eta baratxuriaz ondo xurgatu eta busti dadin, beti heldu edota erre gabe).
- Gero, piperrautsa gehitu eta eragin segundo batzuetan.
Jarraian, tomate saltsa eta lukainkazko piperren mamia bota, eta etengabe eragiten izan. Azkenik, ur beroa gehitu.
- Pixka bat gatzatu eta oso mantso egosten utzi beste 15-20 minutuz gutxienez.
- Zoparen egosketa bukatutakoan, kendu pipermina eta gehitu bakailaoa, eta nahastu. Ondoren, bota arrautzak banan-banan zoparen gainean. Nahastu gabe, estali lapikoa, eta utzi jakiak prestatzen 3 minutuz, edo arrautzaren zuringoa eginda dagoela ikusi arte.
- Utzi atseden hartzen minutu batzuetan ogia puzten amaitzeko eta zopa ligatzeko.
- Oso bero zerbitzatu.
Directions





