| ZAHATOA ONDO ZAINTZEKO AHOLKUAK | |
| Zahatoaren barruko aldeak itsatsita baldin badaude, zahatoaren zulo txikitik putz egin astiro, barrukoa apurtu barik askatzeko.. Denboraldi batean ez badugu erabiltzen, horizontalki jarriko dugu, haizerik gabe eta ardoarekin. Zahatoa barrukoa garbitzeko ur hotzaz ondo eragin. Zahatoaren erdiko muturra ixteko gogor estutu. Zahatotik edateko ahotik 30 cm.tara jarri eta azpitik estutu, sakatu ardoa indarraz ateratzeko. Zahato hau hozkailuan sar daiteke, sekula ez izozgailuan. |





