Directions
- Prestakuntza
- Zainzuriak burutik behera ondo zuritu eta gero, poteak duen neurria baino 2cm gutxiago luzeran moztu.
- Litro ur bakoitzeko 12g itsas-gatza bota.
- Lapikoan, prestatutako gatz-ur hotzetan zainzuriak sartu, eta irakiten hasten denetik, 3-5 min (loditasunaren arabera) izan eta gero, uretatik atera eta hozten utzi.
- Poteak betetzeko salmuera prestatu: (250 cl ur bakoitzeko + 3 gr limoi xukua – koilarakadatxoa- (aukera) + 3 gr itsas-gatza (koilarakada ¼).
- Potetan zainzuriak sartu eta prestatutako salmueraz bete, beti, taparen 2 cm azpitik. - Maria bainutan pasa:
- Poteak bainu-marian jarri eta ura irakiten hasten denetik, 40 min irakiten izan.





