- Prestakuntza
- Untxia zatitzen da, berakatzak zuritu, zatitu eta untxiaren gainean eta azpian jartzen dira, gatz pixka bat eta ozpin tanta batzuk botatzen dira gainetik eta ondo eragin ostean, gau osoan serenoan uzten da. “EHIZATUTAKOA BADA”
- Hurrengo egunean, untxi zatiak irinetik pasa eta frijitu egiten dira (urreztatu),gero kazola batean gordeko ditugu gero dena egiten jarraitzeko
- Untxi zatiak urreztatu diren olioan, tipula bat, berakatz bat eta azenario bat ondo xehatuta gehitzen dira, sutan jarri eta joan daitezen biguntzen uzten dugu, urre-koloreko pittin bat hartzen hasten denean, irina gehitu, ondo eragin urre kolore hartu arte (gorritu), erre barik.
- Aurretik prestatutako tomate frijitutik, 4 koilarakada gehituko ditugu gainerako osagaiak egiten ari diren zartaginean, eta hori guztia su motelean egingo dugu.
Jarraian, saltsa pasapuresetik pasatuko dugu.eta ondoren egindako saltsa untxiaren gainetik kazolan botako dugu. Horrez gain, baso bat ardo beltza (200 cl) bota eta bost bat minutuz,alkohola ondo lurrundu arte eragingo dugu, gero baita ere, salda garbia untxia estali arte, eta azkenik gatza bota. Erdi eginda dagoenean, ilar batzuk gehituko ditugu. Bigun dagoela, kazola sutatik aldendu, pausatzen utzi eta jateko prest izango dugu.
- “ GUZTIRA 40-45 minutu inguru kazolan izango dugu”.
Directions





