Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

UNTXIA ERREGOSIA

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • Untxi bat.
    • Kipula bat.
    • Piper berde bat.
    • Bost berakatz ale.
    • Tomate bi
    • Hiru patata
    • Lau lukainkazko piperak.
    • Bi ogi frijitu xerra.
    • Ardo zuria basokada bat.
    • Salda basokada bat.
    • Gradu bateko olioa.
    • Ozpina.
    • Piperhautsa.
    • Perrexila.
    • Gatza
    • Irina
    Directions
    • Prestakuntza

      - Jarri lapiko batean olioa eta txikitu ondo tipula, sueztitzen doaenean, gehitu piper berdea, jarraitu sueztitzen, eta, azkenik, gehitu tomate zuritua eta zatitua.
      Dena ondo gorrituta dagoenean, gehitu piper txorizeroen haragia, ardo zuria eta salda.
      - Uuntxia gatzpipertu, irinetik pasa eta frijitu (markatu, urreztatu)
      - Untxia egiten ari den saltsan sartu, gatz pixka bat bota, estali eta 35-40 minutuz bertan egin dadila.
      - Berakatz bat birrindu edo xerratu, ondoren ogi frijitu xerrak eta perrexila, olio pixka bat, ozpin txorrotada bat, egiten ari den gisatuari hori gehituz.
      - Patata batzuk zati handietan kaskata frijitu, (ama estiloko ebakiak).
      - Untxi zatiak azpil batera aterako dira, patata frijituekin apainduko dira, eta, azkenik, saltsaren zati bat gainetik botako zaio.