Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

TXANGURRO edo BUIA ENTSALADILA

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • Txangurro 1 (1 kg.) - 360 g mamina
    • 4 arrautza 180g.
    • Mahonesa 180g.
    • Gatza.
    • Esnegain harrotua
    • Lima 1
    • Piperbltz beltza
    Directions
    • Prestakuntza

      - Emea edo arra den eta betea edo hutsik dagoen jakiteko: buztan estua badu arra da eta zabala berriz, emea.
      - Egosteko: Lapiko batean, ura gatz nahikoarekin (1 l. ur/60 g. gatz) sutan ipiniko dugu. Txangurro bizirik denean ur hotzetan ipini eta hilik denean berriz, ur berotan ipini, beti, bizkar-oskola lapiko hondoaren kontra jarri.
      - Gogor irakin hasten denean, eta 20’ minututan egosten izango dugu (denbora, berriro irakin hasten denetik kontatuko dugu) - (Egosterakoan, txangurroa perrexila txortentxo batekin sar daiteke). Egosi ostean, bertatik atera eta hozten utziko dugu.
      - Behin egosiz gero, txangurroaren barruko zein hanketako mamia atera eta txiki-txiki prestatu (360g.).
      - Arrautzak egosi eta zuringoa zein gorringoa txiki-txiki prestatu(180g.).
      - Mahonesa (180g.), txangurroaren mamia 360g. eta arrautza txikituta, dena nahastu eta hozkailuan ordu erdi edo izan.
      - Amaierako gaineko geruza prestatu, esnegain erdi harrotuta, lima zuku pixka 2 koirakadatxo eta azala xehatua pixka bat nahastuta, gatza eta piperbeltz apur bat.
      - Bukaeran, ontzi batean hondoan nahasketa eta gainetik esnegainen geruzaz estali.