Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

TORRADAK – OGI TORRADAK

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • 10 ogi xerra. Eroski ogi-moldea.
    • 1 L. Esnea
    • Txotx bat Kanela-txotxa
    • Pote txiki bat ondo nahastuta (1 kanela / 10 azukrea) Kanela-hautsa azukreaz
    • 100gr. (8 koilarakada). Azukrea
    • 2. Arrautza
    • behar den beste. Olioa 0,4º
    Directions
    • Prestakuntza

      - Bimbo ogi xerrak bata bestearen gainetik jarri eta gero, lau zatitan zatitu eta ontzi batean ipiniko ditugu.
      - Lapiko batean esnea ¼ l. eta kanela txotxa sutan ipini. Irekitzen hasten denean, sua apalagoa jarri eta astiro-astiro irekitzen 6’ izango dugu.Gero, esnea ¾ l. gehituko diogu eta ondo eraginez gero, berotzen izan. Berotu denean, azukrea gehitu eta eragin ondo urtu arte eta jada, nahastura prestatuta izango dugu.
      - Nahastura ogi zatien gainetik bota ondo bustiz eta zurgatu arte. Adi, lehor geldi ez daitezen (zerbait gehiago behar baldin badu, esne pixka bat gainetik bota).
      - Ondo bustiak izanez gero eta hoztu direnean, arrautza irabiatutik pasa eta frijituko ditugu.

    • Amaiera

      - Frijituta daudenean, torrada bakoitzaren gainetik kanela-hautsa azukreaz nahastuta hautseztatuko dugu eta jateko prest izango dugu.