Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

TORRADAK – “Bizkarra” KREMA TORRADAK

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • Esnea
    • Kanela-txotxa
    • Limoi azala.
    • Azukrea
    • Irina
    • Arto-irina (Maizena)
    • Arrautza
    • Olioa 0,4º
    • Irina
    • Arrautza
    • Kanela-hautsa azukreaz
    • Ron
    • 1 L.
    • Txotx bat
    • 2 zati
    • 200 gr. (16 koilarakada).
    • 50 gr.
    • 50 gr.
    • 4.
    • Eskatzen duen beste.
    • 2
    • Pote txiki bat ondo nahastuta (1 kanela / 10 azukrea) behar duen beste.
    • Kopatxo bat.
    Directions
    • Prestakuntza

      - Infusionatu: lapiko bat sutan jartzen dugu kanela, esne eta 2 limoi-azal zati ondo bihurrituta. Irakiten dugunean, sua itzali eta kazola estaliko dugu zaporeak nahastu eta areagotu daitezen. Erreserbatu.
      - Beste kazola garbi batean eta azukrea, maizena, irina eta 4 arrautzak nahastuko ditugu.
      - Ondoren, infusionatutako esnearen kantitate bat, tenperatura pixka bat jaitsita, iraztontzitik pasata, nahasketa egin dugun kazolara sartuko dugu, eta hagaxka batekin mugituz joango gara, pasta homogeneoa lortu arte. Jarraian, esnearen gainerakoa, iraztontzitik pasata, gehitu eta su ertainean jarriko dugu, etengabe mugituz, irakin eta loditu arte.
      - Lortutako nahasketa oliotan bustitako erretilu batean isuriko dugu, oso laua dela konpondu gabe itsatsi ez dadin, eta hozten utziko dugu trinko geratu arte.
      - Orea trinko dagoenean, moztu, pasatu irinetik eta arrautzatik eta frijitu olio ugarietan.
      - Zartaginetik ateratzean, ondo xukatu eta gainetik azukre eta kanela hautsez hautseztatuko ditugu.

    • Amaiera

      - Amaitzeko eta azken ukitua emateko, nahi ahala flanbeatuko ditugu, ron kopatxo bat berotu, gainetik bota eta sua eman alkohola lurruntzeko.