Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

SHITAKE PERRETXIKOAK BARATXURI eta PORRU KREMAREKIN K.A. (4 perstona):

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • 24 shitake perretxiko
    • 4 porru
    • 3 Patata ertain
    • 1 Tipulina
    • 2 baratxuri ale
    • Oliba-olio birjina estra»
    • Gatza
    • Perrexila
    • Aukera, starlux ½
    Directions
    • Prestakuntza

      - Hasi baino lehenago, perretxikoak hidratatu beharko:
      - Lehenbizi, ura kazola batean berotu behar da. Irakiten hasi baino lehenago, sua itzali eta perretxikoak bota, infusionatu eta hidratatu daitezen. Prozesu honek 40-50 minutu iraungo du. Kazola estaltzea ez da beharrezkoa.
      - Denbora hori igarotakoan, perretxikoak iragazkitik pasa eta xukatu egin beharko dira minutu batzuetan.
      - Tipulina dadotan moztu edota txikitu eta olio zorrotadatxo batekin kazola batean erregosi. Porruak garbitu, eta zerretan moztu eta bertara bota eta kipularekin batera sueztitu. Patata, zuritu eta krak egiñez zatitu, kazolara bota eta erregosi pixka bat. Orain, ura bota kazolan dagoena estali arte, gatza bota eta agian starlux ½, eta 20´minutuz izan eta gero badago.
      Irabiagailu elektriko batekin dena birrindu, edota thermomixen 30”segundu 10 abiaduraz.
      - Perretxikoak prestatzeko, perretxikoak lau zatitan moztu, berakatzak zuritu eta xafletan moztu. Zartagina oliiba-olioaz sutan jarri eta berakatzak bota eta pixka bat eragin ezkero, perretxikoak bota eta gatza apur bat, 5´minutuz egiten izan eta amaieran perrexila ondo txikituta gainetik bota eta badago.
      - Bukatzaeko, Porru krema plateren hondoan Jarri eta perretxikoak gainetik bota eta prest izango dugu.