Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

SABLE PASTAK

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • 150 g Irina, edota, gari sarrazeno irina
    • 100 g gurina, edota, 86 g ekilore olioa.
    • 60 g azukrea, edota, koko azukrea.
    • 1 arrautza-gorringoa
    • 1 ur koilarakada
    Directions
    • Prestakuntza

      Irina, edota gari sarrazeno irina, azukrea edota koko azukrearekin ondo nahastuta, sumendi tankerako eran marmolezko entzimera gainean jarri. Sumendiaren erdian, arrautza-gorringoa, gurina, edota, ekilore olioa, eta ur koilarakada hotza jarri.
      Leun eta astiro-astiro lantzen joango gara dena ondo nahastu eta elkartu arte. Gero, bola era eman eta toki fresko batean 30´min pausatzen utzi.
      Behin denbora pasata, marmolezko entzimera gainean, aurrez irinaz zipriztinduta, jarri eta rodillo bateaz pasta luzatzen joango gara, 5-6 mm lodiera izan arte.
      Orea mozteko disko itxurazkoaz hainbat diskoetan orea moztuko dugu. Laberako erreteilu batean, laberarako paperaz prestatuta jarri eta …… 15´min izan eta gero, prest izango ditugu.