Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

PATATAK SALTSA BERDEAN LEGATZA edo BAKAILAOAZ (3-4 pertsona)

xabierRecipe Author
Ingredients
3
Person(s)
  • 4 -5 patata.
  • 3-4 berakatz ale.
  • Perrexila txortentxo bat.
  • Legatza tatotuta (5-6 zati) edo Bakailao beheratuta
  • Starlux pastilla bat edo salda (arraina)
  • Olio oliba 1º
  • Gatza
  • Apaintzeko aukera:
  • 2 arrautza egosiak.
  • Zainzuri batzuk.
Directions
  • Prestakuntza

    - Berakatzak eta perrexila ondo txikitu, patatak zuritu eta gero zatitu edota, zentimetro bateko xafletan moztu. Legatza ere 3 cm.ko zatietan moztu edota bakailao haritsute beheratuta izan (8+8 ordu hozkailuan)
    - Kazola batean, olio berakatzaz ondo txikituta sutan jarri. Pirpartaraka hasten denean, patata zatituta eta perrexila bota eta pixka bat eragin ondoren ura eta starluxa gehitu.
    - Irakiten hasten denean, arraina sartu eta su apalagoan 8'minututan mantendu. Behin, 8'minutu pasa ostean, bertatik arraina atera eta erreserbatu.
    - Beste guztia beste 12-15´ bat minutu irakiten izan eta amaieran arraina garbituta eta zatituta (azala eta hezurrak kenduta) sartu eta prest izango dugu.
    - Bukatzeko eta apaintzeko: Sutatik kenduta, arrautza egosia eta zainzuriak ipin ditzakegu.