- Prestakuntza
- Hasi baino lehen: Berakatzak eta perrexila ondo txikitu, patatak zuritu eta gero zatitu edota, zentimetro bateko xafletan moztu.
- Arrain fumea egin: Kazola bat uraz, porru bat eta kipula berriaren alde berdea zatituta, perrexila adartxo batzuk eta baita ere legatzaren burua eta hezurrak gehituta, gatza botata, sutan 10´minututan dena egosiko dugu.
- Kazola batean, olio berakatzaz ondo txikituta sutan jarri. Pirpartaraka hasten denean, patata zatituta eta perrexila bota eta pixka bat eragin ondoren, ardo zuria gehitu eta alkohola lurruntzeko eragiten jarraitu.
- Gero, ura, ilarrak eta starluxa edo arrain fumea gehitu eta 20-25´minututan irakiten izango dugu.
- Bukatzeko, arrautzak bertara bota, gatza pixka bat eta perrexila xehe-xehea gainetik botata. Estalkia jarri eta 3´´ minutu pasa ostean prest izango dugu.
Directions





