Directions
- Prestakuntza
Patata ertaina zuritu eta zilar paper gainean jarri, banaka. Gatza pixka bat gainetik bota, eta gurina apur bat ipini eta gero, zilar paperean ondo batu.
Patata guztiak laberako erretilu batean jarri eta labean sartu aurretik berotuta izan: 180 °C – 10´min. Behin sartu eta gero, tenperatura berean: 180ºC - 40-45'min.
Patatak egin eta gero, zilar papera zabaldu eta patata erditik irekitzeko moztu, eta apur bat puntetatik presionatu hobeto zabal dadin. Gero, sortu dugun irekiduran maskarpone gazta sartu, zebollino txikituta gainetik bota eta oliba olio tanta batzuk botata prest.






