Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

OKELA PASTELA

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • Okela xehatuta: 250g txahala eta 200g txerria).
    • Kipula gorri bat
    • Berakatza bat
    • Piper berde handi bat
    • Olioa 1º
    • Patata pure sobre bat
    • Gurina pixka bat
    • Esnea ¼ l.
    • Ura ½ l.
    • Tomate Orlando baso bat.
    • Gazta xehatuta (President Emmental) 150 g.
    • Gatza.
    • Gradu bateko olioa.
    Directions
    • Prestakuntza

      - Lehenengo patata purea egingo dugu: ura ½ l., esnea ¼ l. eta gatza koilarakadatxo bat botata sutan jarri, berotzen denean patata sobrea gehitu eta eragin, gero gurina koilarakada bota, eragin eta azkenean arrautza ere gehitu eta den dena ondo nahastu.
      - Tomatea egina izango dugu (tomate frijitua Orlando)
      - Zartaginean olioa botata sutan jarriko dugu, bero dagoenean kipula ondo txikituta bota eta eragin pixka bat, gero piper berdea eta berakatza txikituta ere bai. Behin pixka bat eraginez gero, okela gehitu eta dena ondo nahastuta hiru bat minutu bertan izango dugu noizbehinka dena mugitzen.
      - Bukatzeko, ontzi zabal batean patata pure erdia oinarri gisa ondo zabalduta jarri, gainean, okela kipula, piper berde eta berakatzarekin egindakoa ondo zabalduta baita ere jarri, honen gainean tomatea eta gainean berriro patata purea beste erdia eta bukatzeko, gazta xehea guztiaren gainetik ondo zabalduta.
      - Labean sartu eta lauzpabost minutu gainerretzen izan ostean jateko prest izango dugu.