- Prestakuntza
- Oilasko izterrak gatza eta piper-hautsaz egin eta gero, olioaz prestatutako zartagin batean gorritu apur bat.
- Fislher lapikoan olio pixka bat botata, txikitutako azenarioa, kipula eta piperra bertara bota eta sueztitu. Gatza pixka bat bota eta irina koilarakada bat gehitu eta gero, eragin. Horren ostean, oilaskoen izterrak, kurry koilaratxo bat, ardo zuria eta ura sartu. Lapikoan tapa jarri eta 2.posizioan 3´minututan kozinatu.
- Oilaskoen izterrak azpil batetara atera. Beste guztiarekin turmixeaz birrinduta saltsa prestatuko dugu. Saltsa iragazi eta erreserbatu.
- Patatak zuritu eta moztu olio nahikoaz frijitzeko. Gatza bota eta 5 berakatz ale osoa, eta azken momentuan perrexila adaxka pare bat gehitu. Patatak atera paper xurgatzailea prestatutako azpil batera.
- Zerbitzatzerakoan, bi oilasko izter jarri, saltsa gainetik bota eta patata frijituekin lagunduta atera.
Directions





