Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

OILASKO ESKALOPEAK SALTSA BEREZI ETA PATATAK LABEAN-4 pertsona – M.B.

xabierRecipe Author
Ingredients
4
Person(s)
  • 8 Oilasko eskalope (paparra xerra)
  • 50 g almendra irina + 50 g gazta birrindua + 50 g ogi birrindua eta 50 g urdaiazpiko dado txikiak / Irina / 2 arrautza / 2 Berakatz ale
  • 1 Tipulina (100 g) / 150 g Ardo finua / 300 g salda / 1 limoi / 20 g Mostaza saltsa / 10 g Mostaza garau / 150 g esnegain
  • 8 Patata / Maskarpone gazta / Zebollino
  • 200 g Gurina / Gatza / Olioa oliba 1º
Directions
  • Prestakuntza

    - Patatak labean: patata ertaina zuritu eta zilar paper gainean jarri, banaka. Gatza pixka bat gainetik bota, eta gurina apur bat ipini eta gero, zilar paperean ondo batu. Patata guztiak laberako erretilu batean jarri eta labean sartu aurretik berotuta izan: 180 °C – 10´min. Behin sartu eta gero, tenperatura berean: 180ºC - 40-45'min.
    Patatak egin eta gero, zilar papera zabaldu eta patata erditik irekitzeko moztu, eta apur bat puntetatik presionatu hobeto zabal dadin. Gero, sortu dugun irekiduran maskarpone gazta sartu, zebollino txikituta gainetik bota eta oliba olio tanta batzuk botata prest.
    - Mostaza saltsa: 100 g tipulina eta, 60 g gurina erregosten jarri 10' min. Gero, 150 g ardo finua bota eta saltsa 10 minutuz murrizten utzi (murrizketa: botatako ardo finua kantitate bera bolumenean galtzea litzateke). Horren ostean 300 g salda bota eta irakiten jarri 10'minututan izan (1/4 galdu arte). Amaitzeko, 20 g limoi zukua + 20g mostaza eta 150 g esnegain gehitu eta irakiten izan, 10'min.
    Dena turmisaren ontzira bota eta gehitu 10 g mostaza garau eta 40 g gurina, birrindu eta iragazi pikorrak eta … kentzeko.
    - Oilasko Eskalopeak: 
    Nahasketa berezia prestatu: 50 g almendra irina + 50 g gazta birrindua + 50 g ogi birrindua eta 50 g urdaiazpiko dado txikietan eta dena ondo nahastuta.
    Eskalopeak irina eta arrautzaz pasa eta gero, nahasketa berezia dugun tokian jarri eta ondo arrautzaztatu, alde bietatik pixka bat zapalduz.
    Zartaginean frijitzeko olioa bi berakatzaz sutan jarri, eta gorritu eta gero, eskalopeak sartu eta alde bakoitzetik 1'min izan.

  • Zerbitzatzerakoan:

    Pertsona bakoitzeko, azpil batean eskalope bina, patata bi eta satsa bi ontzitxo jarri eta badago.