- Zatitu eta ondo Garbitu
- Erositako muturra zatitu bi zentimetro baino zertxobait txikiagoko zatietan, ura ozpinaz (baso erdika bat) ontzi batean ipini eta ondo mugituz gero hogeiren bat minutu bertan edukiko dugu. Gero, hortik atera eta uraz ondo pasatu, ondo garbitzeko.
- Egosketa
- Lapikoan, ura gatzaz eta porru bat botata muturra zatituta egosten jarriko dugu (Fissler 30’)
- Saltsa
- Zartaginean kipula gorri bat eta erdi eta bi azenarioak ondo txikituta gradu bateko olioaz sutan jarriko dugu. Ondo gorrituta dagoenean, , irina koilarakada 1 ½ bota eta ondo eragin ostean, ardo zuria gehitu eta segi eragiten alkohola lurrundu arte. Gero, tomate birrindua pote bat (400 g.) bertara bota eta hamar bat minutu egiten izan ostean, aurretik biguntzen ipini ditugun 10 lukainkazko piperren mamia aterata eta azala baita ere gehitu. Honekin batera, starlux bat eta lukainkazko piperrak izan ditugun ura eta baita ere tripakiak egositako ura eskatu hala gehitzen joango gara eta hogei minutu astiro-astiro irekitzen edukiko dugu.
- Saltsa egina izanda, irabiagailuaz pasa eta egositako tripakiekin ondo nahastu. - Amaiera
- Dena batera hamabost bat minutu astiro-astiro irekitzen izanez gero prest izango dugu.
- Prestakuntza
Lukainkazko piperren prestakuntza: Lapiko batean lukainkazko piperrak uraz sutan ipini eta irekitzen hasten denean, sua amatatu eta bertan eduki erabili beharko dugun arte.
Directions





