- Prestakuntza
- Lapiko batean, patata bi kilo, bi edo hiru tomate azala kenduta ondo txikituta, sei piper berde pipitak kenduta, baita ere ondo txikituta eta starluxa eta uraz (ura pataten gainetik 3 atzamar) sutan ipiniko dugu.
- Zartaginean olioa ipini eta kipula gorri bi txiki-txiki eginak gorrituko ditugu.
- Lapikoan dagoena irakiten hasten denean, gorritutako kipula botako diogu eta su apalean egosten jarriko dugu.
- Patata erdi egina dagoenean, hau da, 20´minutu pasa ostean, ogi pistola ½ eta honekin batera, baso bete ardo zuria eta gatza gehituko diogu, ordu bete egin arte, astiro-astiro irakiten mantentzen.
- Behin, guztira ordu bete pasata, ¾ kg. hegaluze zatituta botatzen eta aldi berean eragiten joango gara sutan bost bat minutu mantentzen.
- Gero, sua amatatuko dugu eta bertan, ordu erditxo bat atseden hartzen utziko dugu.
Directions





