Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

MARISKO ETA ITSASO-JAKIEN EGOSKETA

    xabierRecipe Author
    Karramarroak eta Txangurroak Emea edo arra den jakiteko, buztan estua bada arra eta zabala berriz, emea.Betea edo hutsik dagoen jakiteko: buztaneko sana zuria bada eta hanketako goiko aldea ondo mugitzen bada.
    Egosteko: Lapiko batean, ura gatz nahikoarekin (1 l. ur/60 g. gatz) sutan ipiniko dugu. Txangurro bizirik denean ur hotzetan ipini eta hilik denean berriz, ur berotan ipini, beti, bizkar-oskola lapiko hondoaren kontra jarriz.
    Gogor irakiten hasten denean, eta 10’-12’ minututan egosten izango dugu (denbora, berriro irakin hasten denetik kontatuko dugu). Egosi ostean, bertatik atera eta hozten utziko dugu.
    Egosterakoan, karramarroa perrexila txortentxo batekin sar daiteke.
    Lanpernak Lapiko batean, ura gatz nahikoarekin (1 l. ur/60 g. gatz) sutan ipiniko dugu. Gogor irakiten hasten denean, lanpernak sartu (aurretik ur hotzaz garbituta). Berriro irakin hasten denean minutu erdia (1 – 2 ‘) izan ostean atera eta prest izango ditugu.
    Mongolinoak Garbiketa: Ontzi batean, ur hotza gatzarekin ipini eta mongolinoak bertara bota eta eragin. Hamabost minutu edukiz gero, bertatik atera eta uretatik pasatu (garbiketa saioa birritan egin).
    Prestakuntza: Lapiko batean, ur hotza gatz nahikoarekin (1 l. ur/60 g. gatz) eta mongolinoak, batera, sutan ipiniko dugu. Irakin hasten denean 1’ minutu irakiten izan ostean bertatik atera eta hozten utzi.
    Nekorak Lapiko batean, ura gatz nahikoarekin (1 l. ur/60 g. gatz) sutan ipiniko dugu. Gogor irakiten hasten denean, nekorak perrexila txortentxo batekin sartu eta 3’ minututan egosten izango dugu (denbora, berriro irakin hasten denetik kontatuko dugu).
    Olagarroa Lapiko batean, ura gatz nahikoarekin (1 l. ur/60 g. gatz) sutan ipiniko dugu. Gogor irakiten hasten denean, olagarroa soka batekin buru azpitik helduta hiru bider sartu atera egingo dugu, eta ostean, uretan egosten 45’ minututan izango dugu (denbora, berriro irakin hasten denetik kontuan izango dugu). Gero atera eta segituan jan edo hozten utzi eta gorde.
    Ohiko eran: Olagarroa bero dagoenean (egin berria edota mikrouhinetan berotuta), xerratu, gatz lodia, olioa (1º) eta piperrautsa pikantea eta goxoa guztien gainetik bota eta prest izango dugu.
    Binagretan: Olagarroa bero dagoenean (egin berria edota mikrouhinetan berotuta), xerratu, eta binagreta guztien gainetik bota eta prest izango dugu (gatza, olioa (1º) eta ozpina).
    Otarrainxka Lapiko batean, ura gatz nahikoarekin (1 l. ur/60 g. gatz) sutan ipiniko dugu. Gogor irakiten hasten denean, langostinoak sartu eta 2’ minututan egosten izango dugu (denbora, berriro irakin hasten denetik kontatuko dugu). Egosi ostean, bertatik ur hotzetara bota (ahal izanez gero izotzekin nahastuta), eragin pixka bat, atera eta hozkagiluan gorde.
    Salmuera Ontzi batean beharko duzun uraren kantitate erdia bota, patata bat bertan jarri eta hasi gatza botatzen eta eragiten. Patata azalera igotzen denean, beste uraren kantitate erdia gatzik gabe, bota eta prest dago.