Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

LEGATZA ONDARRUKO PENALTI ERAN

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • Legatza 3 kg.tik gorakoa.
    • Oliba olioa 1º.
    • 3 Berakatza ale
    • Gurina 20g.
    • Limoi erdiaren xukua.
    • Perrexila eskutada bat.
    • Gatza
    Directions
    • Prestakuntza

      - Legatza lau atzamarraren lodierako takoan moztu, eta hezur eta okel inguruak aiztoaren puntarekin goitik eta behetik tarteak zabaldu, bertatik gatza eta olioa bota.
      - Plantxa berotan jarri, eta zazpi minutuz egiten utzi. Bitartean, hezur eta okelaren tartetik olioa bota.
      - Buelta eman, eta beste zazpi minutuz plantxan mantendu. Hezurra askatzen zaion arte. Orduan, Legatza plantxatik atera, hezurra kendu eta gainetik edabea botatzeko prest izan.
      - Edabea egiteko: zartagina oliba olio zorrotada eder bateaz sutan jarri, baratxuria juliana eran moztu ondoren, zartaginera bota eta kolorea hartzera doanean gurina gehitu eta urtzen utzi. Gero, perrexila xehe-xehea eginda gehitu eta amaieran gatza apur bat eta limoi zukua bota, eragin eta legatz gainetik bota.
      - Arrain erretilutik berriro zartaginera bota eragin eta berriro arrain erretilura, hola 3 bider.