Directions
- Prestakuntza
- Ontzi batean legatza aldez aurretik gatza emanda jarriko dugu eta olio pixka bat botako diogu. Ontzia labe erdian jarriko dugu eta grillean, hamar minutu alde batetik izan ostean, buelta eman eta beste aldetik 6-8 minutu izango dugu.
- Edabea egiteko: Zartaginean olioa eta berakatzak xerretan moztuta sutan jarriko dugu. Berakatza xerrak gorritzen direnean, perrexila txikituta bota, eragin eta limoi zukua bertara bota eta gero bi segundotan mugituz nahastu eta arrain gainean. segidan botako dugu. Arrain erretilutik berriro zartaginera bota eragin eta berriro arrain erretilura, hola 3 bider.





