Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

LASAINA – OKELAZKOA

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • Pasta laminak (12) – Gallo (placas para lasaña extrafinas directas al horno 224 g.)
    • SALTSA EGITEKO .
    • Berakatz ale 1
    • Kipula berri 1
    • 4 piper berde txiki (frijitzekoa).
    • Azenarioa 1
    • Okela xehea 400 g (Txahala edo txerriarekin nahastuta)
    • Tomate frijitua Orlando 350 g.
    • Gazta birrinduta (4 gazta Eroski – 150 g.)
    • Oliba olioa.
    • Gatza.
    • Piperbeltza.
    • BEXAMELA EGITEKO .
    • Esnea 500 ml.
    • Gurina 50 g.
    • Irina 50 g. edo bi koilarakada.
    • Gatza.
    Directions
    • Prestakuntza

      - Saltsa egin: Zartaginean edo lapiko batean olio pixka bateaz berakatza txikituta bota eta pir-partaraka hasten denean kipula berria txikituta gehitu eta eragiten izan 8´, gero, azenario eta piper berdeak txiki-txiki eginda gehitu eta su apalean biguntzen utzi. Bigunduta izan eta gero, okela gehitu, gatza pixka bat bota eta sua pixka bat indartu, nahasketa ondo eragiten okela ondo egin arte izan (10 min). Gero, saltsa amaitzeko tomate frijitua bota eta piperbeltza ehotuta pixka bat gainetik eta 5´ izan ostean badago.
      - Bexamela egin: Ontzi batean gurina urtu eta gero, irina bota eta eragiten izan kolore pixka bat hartu arte, gero, esnea botata gatza pixka bateaz, hagaxkaz eragiten izan 10´, orea homogeneo ez lodia, baina ezta ere mehea,tartekoa lortu arte.
      - Muntaia eta amaiera: Erretiluan, azpi aldean ore geruza mehe bat jarriko dugu eta horren gainetik pasta laminak, gero, gainetik orea berriro laminak estaltzen, berriro pasta laminak, orea…, guztira hiru geruza, eta amaieran bexamela gainetik bota eta labean 200º gradutan goitik behetik eta haizeaz 16´ minututan izango dugu. Aterako dugu eta gazta gainetik bota eta grilean 6´min izan ostean prest dago.