Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

KROKETAK (ONDARRU)

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • 1 l. Esnea
    • Olio koilarakada bat.
    • Gurina zati eder bat (50 g.).
    • Sei koilarakada bete irina /
    • Hiru arrautza egosiak.
    • Starlux bat
    Directions
    • Prestakuntza (bandeja bat)

      - Olio koilarakada eta gurina zati ederra lapiko batean sutan jarriko dugu, urtzen hasten denean hiru arrautza egosiak ondo txikituta bota eta ondo eraginez dena urtu arte izango dugu.
      - Gero, esnea pixka bat bota eta segidan esnetan nahastutako irina gehitu eta pixka bat eraginez gero gainontzeko esnea bota eta starluxa ere bai. Guztia, 10 minutu eragiten su apalean irakiten izango dugu.
      - Behin denbora pasa eta gero, nahasketa hori, bandeja batean zabaldu eta plastikozko filmaz estali eta hozkailuan sartu eta ordu batzuk bertan izan (gau osoa). Behin hoztu eta gero, nahi ditugun kroketak, tamaina eta itxuraren arabera egingo ditugu, edota, kroketagailuan orea sartu.
      - Honetarako, nahi ditugun kroketa tamainaren arabera masa zatitu, moldatu eta irinaz lehendabizi pasatu , gero arrautzak irabiatuaz eta azkenean eta bukatzeko ogi birrinduaz (3 arrautza eta irina eta ogi birrindua behar den beste).