- Prestakuntza (bandeja bat)
- Oliba olioa, kipula zuria txikituta lapiko batean sutan jarriko dugu.
- Kipula gorritzen hasi baino lehenago,gurina bota eta urtuz gero, urdai-azpikoa txikituta lukainka txikituta edo bakailaoa izpitsua, bertara bota. Pixka bat eragin ostean, esnea apur bat bota eta segidan esnetan nahastutako irina gehitu eta pixka bat eraginez gero gainontzeko esnea bota. Irakiten hasten denetik 10’ minutura, hiru arrautza egosiak eta txikituta, esnegain 200 cl. eta gatza gehituko diogu. Gero, dena irabiagailuaz birrinduko dugu eta beste 10’ minututan su apalean irekitzen izango dugu (guztira 20’ minutu su apalean).
- Behin denbora pasa eta gero, nahasketa hori, bandeja batean zabaldu eta plastikozko filmaz estali eta hozkailuan sartu eta ordu batzuk bertan izan (gau osoa). Behin hoztu eta gero, nahi ditugun kroketak, tamaina eta itxuraren arabera egingo ditugu, edota, kroketagailuan orea sartu.
- Honetarako, nahi ditugun kroketa tamainaren arabera masa zatitu, moldatu eta irinaz lehendabizi pasatu , gero arrautzak irabiatuaz eta azkenean eta bukatzeko, ogi birrinduaz berriro.
Directions





