Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

KROKETAK (BAKAILAOA)

KROKETAK (BAKAILAOA)

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • 200g. bakailaoa.
    • 1 Kipula berria.
    • 2 berakatz ale.
    • 100 ml. Oliba olioa 1º, edota 100g gurina.
    • 100 g. irina.
    • 1 l. Esnea
    • Gurina koilarakada bat.
    • Esnegain 200 cl.
    • Gatza
    • Perrexila
    • Prestatzeko eta frijitzeko:
    • Irina.
    • 3 arrautza irabiatuta.
    • Ogi xehea
    • Oliba olioa.
    Directions
    • Prestakuntza (bandeja bat)

      - Gradu bateko olioa, kipula zuria txikituta lapiko batean sutan jarriko dugu.
      - Kipula gorritzen hasi baino lehenago, gurina bota eta urtuz gero, aurretik txikitu ditugun berakatzak eta bakailaoa izpitsua bertara bota. Pixka bat eragin ostean, irina gehitu eta ondo eraginez gero, esnea pixkana pixkanaka bota. Irakiten hasten denean, etengabe eragiten su apalean 20’ minututan izango dugu. Amaieran, perrexila xehe xehea gehitu eta dena ondo nahastu eta gero orea badago.
      - Behin denbora pasa eta gero, nahasketa hori, bandeja batean zabaldu eta plastikozko filmaz estali eta hozkailuan sartu eta ordu batzuk bertan izan (gau osoa). Behin hoztu eta gero, nahi ditugun kroketak, tamaina eta itxuraren arabera egingo ditugu, edota, kroketagailuan orea sartu.
      - Honetarako, nahi ditugun kroketa tamainaren arabera masa zatitu, moldatu eta irinaz lehendabizi pasatu , gero arrautzak irabiatuaz eta azkenean eta bukatzeko, ogi birrinduaz berriro.

    Images