- Prestakuntza
- Karrillerak ondo garbitu, eta horretarako haragia eztaltzen duen gaineko telatxoa ondo kendu.
- Presio-lapikoa olioa botata sutan jarriko dugu eta karrilerak ondo maneatuta gatzaz eta piper beltzaz su apalean gorrituko ditugu.
- Gorritu ostean, berakatz aleak azal eta guztiz ondo zapalduta gehitu, erromero, tomillo, gatza apur bat eta ardo zuria bota eta eragin eta gero, tapa jarri eta 20´ minututan balbularen 2. posizioan sukaldatu.
- Behin denbora pasata, lapikoa ireki, karrilerak atera eta kazolan batean jarri eta gero, saltsa iragazi, berakatzak eta, ondo zapaltzen.
- Iragazitako saltsa sutan jarri eta edalontzi batean maizena ur hotzaz ondo nahastu eta gero, saltsari gehitu apurka apurka eta eragiten joan saltsa pixka bat loditu arte, eta amaieran perrexila apur bat bota.
- Behin, saltsa loditu eta gero, karrillerei gehitu eta su apal-apalean 3´ minutu izan eta badago.
- Madariak zuritu eta gajoetan moztu eta frijitu ostean, plateretan karrilerekin batera aterako ditugu.
Directions





