Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

KARRILERAK (TXEKORRARENAK) ARDOTAN

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • 2 txekor karrillera
    • 1 kipula
    • 2 txalota
    • 2 azenario
    • 1 porru handi
    • 6 berakatz ale
    • 2 ardo beltza edalontzi (½ l.)
    • Irina
    • Ura edalontzi bat
    • Oliba olioa
    • Gatza
    • Pipermin beltza
    • Erromero adartxo bat
    • Perrexila
    Directions
    • Prestakuntza

      - Karrillerak ondo garbitu, eta horretarako haragia eztaltzen duen gaineko geruzatxoa ondo kendu eta gero, bol batean uraz ondo pasa eta amaieran uraz eta ozpinaz (edalontxi txiki baten erdia) 3´min izan eta berriro uraz ondo pasa eta badago
      - Zartagina olioa botata sutan jarriko dugu eta karrilerak ondo maneatuta gatzaz eta pipermin beltzaz su apalean gorrituko ditugu.
      - Bitartean, berakatzak zuritu eta kipula, txalotak, porrua eta azenarioaz batera, dena zatietan moztu.
      - Presio-lapikoa olioa botata sutan jarriko dugu eta barazki guztia gatz apur batekin bertara bota eta su apalean sueztituko dugu.
      - Behin, barazkiak eginda, 15-20 garau piper-beltza bota eta ardoa gehitu eta ondo eragin alkohola lurruntzeko.
      - Horren ostean, gorritutako karrilerak gehitu eta ura bota, lapikoa itxi eta 45´min balbularen 2. posizioan sukaldatu.
      - Bukatzeko, karrillerak bertatik atera eta saltsa turmixeaz ondo pasa ostean kazola batetara bota eta karrillerak xerretan moztuta kazolan sartu eta badago.
      -Nahi izanez gero: Patata frijituak guarniziorako