- Prestakuntza
- Presio-lapikoa olioa botata sutan jarriko dugu, kipula, berakatz bi ale, azenario, piper berde eta gorria txikituta bota eta pixka bat eraginez gero (oraindik kipula gorritu barik dagoen bitartean), gazituta izango ditugun karrilera zatiak gehitu eta ondo eraginez jarraitu 3, 4 minututan. Gero, ardo beltza bota, eta eragin pixka bat alkohola lurrundu arte, horren ostean, patatak, zizak, lukainkazko piperrak eta amaieran starluxa gehitu. Lapikoa itxi eta balbulatxoa altxatzen denetik 35 minutu izan ostean, presioa kendu eta irekiko dugu. Prest dugu jateko.
- Nahi izanez gero:
- Lehendabizi karrilera zatiak atera eta beste kazuelara batean jarriko ditugu, gero patata zati osoak eta zizak bertan tartekatuz eta itxurosoa ipintzen.
- Amaieran, lapikoan gelditzen den saltsa eta beste guztia irabiagailuaz pasatu eta gainera bota.
- Bukatzeko, kazuelara berriro sutan ipiniko dugu eta 10´ minutu su apalean irakiten izan eta badago.
Directions





