Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

ILARRAK PATATA, URDAIAZPIKO KURRUSKARIA eta ARRAUTZA ESKALFATUEKIN K. A.

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • 1,5 kg ilar fresko zerukarekin edota 600 g izoztuak.
    • 3-4 patata ertain-txikia
    • 2 tipulina
    • Oliba-olioa
    • Gatza
    • 4 arrautza
    • 4 urdaiazpiko xerra zertxobait lodi
    Directions
    • Prestakuntza

      - Urdaiazpiko kurruskari egiteko: Labe erretilua labe paper zati batekin, erditik tolestuta, estali. Papera zabaldu eta beheko aldean urdaiazpiko xerrak jarri eta goikoarekin estali eta gero labean sartu: 190ºC-tan 10-12 minutuz.
      - Ilarrak patatekin prestatu:
      Ilarrak zuritu eta erreserbatu, baita ere, zuritu patatak, moztu xafletan eta erreserbatu.
      Kazola batean ilarren zerukak garbituta eta ura nahikotxoarekin berotzen jarri, gatza bota eta 10´-12´ minutuz egosten izan. Horren ostean, ura iragazi eta erreserbatu.
      Tipulinak txikitu eta lapikoan olio zorrotada batekin erregosten jarri. 4´-5´ bat minutu pasata, xafletan moztutako patatak gehitu, eta beste 6´ bat minutu erregosten jarraitu.
      Denbora hori pasata, ilarrak bota eta baita ere, zeruka egositako behar duen beste salda, gatza apur bat eta 20´ bat minututan prestatzen jarraitu.
      Bukatzeko arrautzak galdarraztatu: sua itzali gabe, amaieran, arrautzak bertara bota eta galdarraztatu, 3´ bat minutu bertan irakiten izanda eta gero sua itzalita bertan utzi eta zerbitzatu.
      - Zerbitzarzerakoan, idarrak arrrautza galdarraztuta plater bakoitzean jarri eta ertz batean, urdaiazpiko kurruskari lontxa bana ipinita, badago.