- Prestakuntza
- Salda egiteko, legatz burua erditik moztu eta kazola batean jarri, gehitu porruaren eta tipulinen zati berdea, eta perrexil adartxo batzuk ere. Uraz estali, gatza bota eta egosi dena 10´-12´minutuz. Honen ordez, starlux-barazki pastillatxo bat uraz kazola txiki batean jarri eta irakiten hasten denean sua kendu.
- Ilarrak egosi: kazola txiki batean ura berotzen jarri, ilarrak gehitu, gatza bota eta egosi 10´-12´ minutuz.
- Barazkiak prestatu: Lapikoan, baratxuriak, tipulina eta porrua zuritu eta txikitu ondoren, olio zorrotada batekin erregosi egingo ditugu. Barazkiak ondo erregosiz gero, ardoa bota eta alkohola lurruntzeko irakiten apur bat izan. Gero, salda bota eta xafla-erdietan moztutako patatak gehitu, gatz-puntuan jarri eta 15´-20´minutuz egosten izango dugu.
- Dena elkartu: Behin barazkiak 15´-20´minutuz egosten izanez gero, ilarrak gehitu eta beste 5´minututan egosten jarraituko dugu.
- Bukatzeko arrautzak egosiak: sua itzali gabe, arrautzak bertara bota eta galdarraztatu, 5´bat minutu bertan irakiten izanda.
- Bukatzeko txibiak: Txibiak, tiratan ebaki eta gatzaz eta piperbeltzaz ondu. Zartagin batean olioa bota, eta su bizian jarrita, oso bero dagoenean txibi tirak bota eta eragin pixka bat eta atera, perrexila hautseztatuz eta ilarrak-patatekin lapikora gehitu eta zerbitzatu. - Txibiak egosteko 2 aukera
1-Su bizian arinean 1 ½ min / 2-denbora luzean 20´-30´min
Directions





