- Prestakuntza
— Hegaluze garbitu, tatotu eta markatu: 4 bat cm,tako hegaluze xerra bat prestatuko dugu. Azala, hezurrak eta belztasunak kendu ostean, gazitu eta zartagiean olioa berotuta hegaluze zatiak markatuko ditugu.
— Etxeko Tomate saltsa prestaketa: Gradu bateko olioa eta kipula gorri bat txikituta lapiko batean sutan ipini. Kipula gorritzen hasi baino lehenago, piper berdeak pipitak kenduta eta txikituta gehitu eta eragin pixka bat gorritu arte. Gero, tomate kilo bi galdarraztatuta eta zatituta, zein tomate birrinduta 500 gramoko lata bat bota eta hogei bat minutu su apal-apalean irekitzen noizbehinka eragiten izango dugu. Amaieran gatza eta azukre pixka bat bota eta puregailuaz pasatu ostean prest izango dugu.
— Beste era batean Tomate saltsa prestaketa: 3 edo 4 piper berde txiki-txiki eginda olio pixkateaz frijitzen ipiniko dugu, behin kolorea hartzen hasten denean, tomate eginda potetxo bi bota eta bost bat minutu dena nahasten izan eta gero, turmixeaz dena birrindu.
— Amaiera: Prestatutako tomate saltsan, hegaluze xerrak sartu eta su eztian irakiten egin 6´-8´ bat minututan (buelta ematen)
Directions





