Directions
- Prestakuntza
— Hegaluze garbitu eta tatotu: 8 bat cm,tako hegaluze xerra bat prestatuko dugu. Azala, hezurrak eta belztasunak kendu ostean, xerra meheetan moztu kontrako eran.
— Hegaluze pla-pla egin: Xerrak pla-pla egingo ditugu (gatza bota, irinaz eta arrautzaz pasa eta buelta eta buelta frijitu).
— Tomate saltsa prestaketa: 3 edo 4 piper berde txiki-txiki eginda olio pixkateaz frijitzen ipiniko dugu, behin kolorea hartzen hasten denean, tomate eginda potetxo bi bota eta bost bat minutu dena nahasten izan eta gero, turmixeaz dena birrindu.
— Amaiera: Prestatutako saltsan, pla-pla egindako hegaluze xerrak sartu eta su apal apalean hiru bat minutu izan eta badago.





