- Prestakuntza:
- Hegaluze xerrak egin: hegaluze xerrak 3-4 cm.takoak egin, gatzaz maneatu eta Zartaginean olio (girasol) nahikoaz su apalean alde bakoitzetik 15'minutu izan ostean atera eta hozten utzi.
- Garbiketa lana: Hegaluze xerrak garbitu eta tatotu (berezko zatiak), horretarako, azala, hezurrak eta alde ilunak kendu..
- Poteetan sartu: Gero, ontzi batean edo potetan sartu eta frijitutako olioa (2/3) ozpinaz (1/3) nahastuta, ontzia zein poteak estali arte bete.
- Bainu Marian : Egindako poteak ondo itxi (pote frantsesak badira estalkia jarri eta gero tapa ipini eta uretan sartzerakoan zertxobait biratu irekitze aldera), eta lapiko berezian edo normal batean hondoan oihaltxo bat ipinita poteak gainean jarri eta uraz estali. Gero, sutan jarriko dugu eta irakiten hasten denetik 45 min. izango dugu, gero bertako uretan hozten utziz. Era honetan, atuna egin eta kontserbatzeko izango dugu.
Directions





