- Prestakuntza
- Hanburgesak egiten hasteko okela giro-tenperaturan izan beharko dugu (hozkailuan badago ordu erdi aurretik atera).
- Lehendabizi, kipula eta piper berdea ondo txikituta, banaka bigunduko dugu eta erreserbatu.
- Ontzi zabal batean okela xehea jarriko dugu, gatza bota eta gero berakatzak ondo txikituta, kipula eta piper berdea bigunduta gehitu, mostaza, tabasco tanta batzuk, arto-irina almidoia, emmental gazta eta arrautzak dena ondo eragin egingo dugu, ondo nahasteko.
- Prestatutako hanburgesa orea hozkailuan sartu, eta pare bat ordu gutxienez bertan izan plastiko filmaz estalita, nahasketa trinkotzen eta zaporeak ondo finkatzen.
- Amaitzeko, denbora pasata, hanburgesak egiteko molde tresnatxoarekin, plastiko-filma bertan ipinita, hanburgesa ore zatia ipini eta zapaldu. Ateratzen dugunean, beste plastiko- film zatiarekin batu eta badago (500g. – 6 hanburgesa).
- Kozinatzeko: plantxan olio pixka bat bota, eta berotzen denean hanburgesa sartu eta 3 bat minutu alde bakoitzetik izan eta badago.
Directions





