Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

FLANA

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • 8 arrautza
    • 1 l. Litro bat esne
    • 200 g azukre
    • 200 g Karamelurako, azukre
    Directions
    • Prestakuntza:

      Lehenik, karamelua prestatu behar da: horretarako, kazolatxo batean, 200 g azukre ipini, eta gehitu ur kantitate berdina.
      Sutan berotzen jarri, su ertainean; noizbehinka, pixka bat nahastuz joan. Hala, karamelua lortuko da.
      Jarraian, flan ontzietan banatu (gutxi gorabehera
      zortzi flan ontzietarako izango da).
      Labea aurretik berotzen jarri, 150 gradutan.
      Lapiko batean, esnea berotzen jarri. Bitartean, kazola batean, arrautzak eta azukrea ongi irabiatu. Esnea irakite puntuan dagoenean (irakin gabe), arrautzak dauden kazolara gehitu, eta etengabe ongi nahastu guztia.
      Jarraian, nahasketa flan ontzietan banatu,
      Labe bero dagoenean, labeko erretiluan flan ontziak jarri eta erretilura, ur beroa gehitu (flanak azkarrago egingo dira), gutxienez flan ontzien altuera erdira iritsi arte.
      Labeko atea itxi eta 35-40 minutu eduki. Azkenik, labetik atera, eta epeltzen utzi, jan aurretik.