Katilu bat azukre: 3/4 ezti katilua
Koilarakada bat azukre: 3/4 ezti koilarakada
Koilarakadatxo bat azukre: Ezti koilarakadatxo erdi
Erregela erraza da: Hau da, adierazitako azukre-kopurua baino % 25 ezti gutxiago erabili behar dugu.
Oharra: Eztiarekin egindako postreak errazago erreko dira; beraz, sukaldean ere datu hori kontuan hartu beharko dugu (labearen tenperatura 5 gradutik 10era jaitsiko dugu) eta, azkenik, eztiak ura atxikitzen du. Beraz, platerek, eta batez ere postreak prestatzerakoan, lehor egotea saihestuko dugu.





