Directions
- Prestakuntza
- Erretilu handi batean erreboilo aldez aurretik gatza emanda eta olio pixka bat botata, azala beltza behera (haragi geruza lodia) sutan jarriko dugu 11´minutu. Gero, buelta eman eta 10´minutu izan eta gero, edabea bota hiru bote emanda prest izango dugu.
- Edabea egiteko: Zartaginean olioa eta berakatzak xerretan moztuta sutan jarriko dugu. Berakatza xerrak gorritzen direnean, perrexila txikituta bota, eragin eta limoi zukua bertara bota eta gero bi segundotan mugituz nahastu eta arrain gainean. segidan botako dugu. Arrain erretilutik berriro zartaginera bota eragin eta berriro arrain erretilura, hola 3 bider.





