- Prestakuntza
Labea: Goikoa-behekoa eta haize beroaz 220º-25´
- Orea prestatu: zartaginean kipula, porrua eta piper berdea zatituta olioaz sutan jarri eta sueztitu. Gero, piper gorriak zatituta, okela, hirugihar eta gatza gehitu, eta bi minututan eragiten izan ostean orea badago.
- Enpanada prestatu: Bandeja olio pixka bateaz igurtzi, edota enpanada berak dakarren paper berezian, bertan enpanada zabaldu, tomateaz ondo igurtzi eta gero, enpanadaren erdi aldean orea zabaldu eta beste erdi aldeaz, dena estali eta ertzak ondo zigilatu (ertzetan masari bueltatxoa emanez eta zapaltzen), erdian zulo bat egin eta arrautza irabiatuaz dena txispoi bateaz igurtzi ostean, labean sartu eta 25´ 220ºtan denbora igarota prest izango dugu.
Directions





