- Prestakuntza
- Presio-lapikoa olioa botata sutan jarriko dugu, kipula txikituta bota eta pixka bat eraginez gero (oraindik gorritu barik dagoen bitartean), gazituta ditugun buztan zatiak gehitu eta ondo eraginez jarraitu 3, 4 minututan. Gero, ardo beltza bota eta eragin pixka bat alkohola lurrundu arte, horren ostean azenario, piper berde eta gorria txikituta, patatak, zizak, lukainkazko piperrak eta amaieran starluxa gehitu. Lapikoa itxi eta balbulatxoa altxatzen denetik 50 minutu izan ostean, presioa kendu eta irekiko dugu.
- Lehendabizi buztan zatiak atera eta beste kazuelara batean jarriko ditugu, gero patata zati osoak eta txanpinoiak bertan tartekatuz eta itxurosoa ipintzen.
- Amaieran, lapikoan gelditzen den saltsa eta beste guztia irabiagailuaz pasatu eta gainera bota.
- Bukatzeko, kazuelara sutan ipiniko dugu eta 10 minutu su apalean irakiten izan eta gero badago.
Directions





