Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

BAKAILAOA PASTELA PIKILO PIPERREKIN.

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • Beratutako bakailaoa txikitxuta 1 kg.
    • Kipula berri bat.
    • Berakatz ale bat.
    • Pikilo piper osoak lata bat ½ kg. (18/20)
    • Esne gaina likidoa.
    • Arrautzak 6.
    • Gradu bateko olioa.
    • Gurina eta irina ontzi moldea prestatzeko.
    Directions
    • Prestakuntza

      - Kazuelara batean olioa botata, kipula berria eta berakatza txikituta ondo eragin su apalean. Ondo bigunduta dagoenean, bakailaoa txikituta gehitu eta eragiten jarraitu 6´- 8´ bat minutu. Behin denbora pasa eta gero, nahasketa hori iragaztontzi batetik pasa, daukan ura eta ... galtzeko.
      - Ontzi batean sei arrautza gatza pixkateaz ondo irabiatuz gero esne gaina eta bakailaoa ura kenduta gehitu eta dena ondo nahastu (perrexila ere gehitu liteke).
      - Zartaginean olioa botata eta berotuta pikilo piper osoak pixka bat frijitu, lehenengo alde batetik eta gero bestetik gatza eta azukrea kantitate berean gainetik botata.
      - Laberako ontzi-moldea (puding egitekoa), gurina bigunduta eta irinaz igurtzita prestatu. Oinarri gisa bakailaoa nahasketa geruza bat jarri, gainean pikilo piperrak (6) beste geruza bat, berriro bakailaoa nahasketa ... honela, guztira hiru geruza, eta azkenengoan, nahasketa guztia bota dena ondo estali arte.
      - Labean, “Baino Marian” 45’ – 180ºtan eta denbora betez gero atera eta hozten laga.

    • Pikilo piper olioa

      - Pikilo piper bat txikituta, gradu bateko olioaz irabiagailuaz ondo birrindu eta gero iragaztontzi batetik pasa eta badago.
      - Egindako pastel zatitxoen aldamenean pixka bat jarri eta norberaren gustuaren arabera nahastu edo ...