Directions
- Prestakuntza
- Kazola batean olioa, kipula berria eta berakatz ale txikituta suta ipiniko dugu 7´min su-eztian ondo potxatu eta gero, pipermina freskoa eraztunetan moztuta gehitu eta 2´min izan.
- Txakolina bota eta alkohola lurruntzen utzi ostean, tomate frijitua gehitu 3´min egosten mantenduz. Gero,kokotxak erditik eginda sartu eta gatz apur bat botata, 7-8´min maneatu ostean, bakailao tatoak azala gora begira sartu eta 5´min maneatu, buelta eman eta beste 3´min gehiago izan.
- Amaieran, perrexila txiki-txiki eginda gainetik bota eta badago.





