Directions
- Prestakuntza
- Lapiko batean olioa eta kipula zuria txikituta sutan jarriko dugu. Biguntzen hasten denean, urdaiazpiko zatitxoak bota eta eragin eginez gero piperrautsa gehitu eta berriro eragin.
- Ostean, babak bota, eragin pixka bat eta ura gehitu, hori guztia berotzen denean patatak zatituta bota, starluxa eta gatza.
- Lapikoa itxi eta lapiko normala bada 25’etan egina izango dugu, beti, koilara batekin noizbehinka eragiten. Fissler (presiozko lapikoa) bada berriz, 8’etan egina. - Oharra:
- Urdaiazpiko eta piperrautsik gabe berdin egin daiteke.





