- Prestakuntza
- Arroza garbitu eta gorde. Tipula eta baratxuri aleak zuritu eta txikitu, perretxikoak garbitu eta zatitu eta salda berotzen jarri.
- Kazola bat gurinezko koilarakada batekin eta oliba-olio zorrotada batekin sutan jarri. Bero dagoenean, tipula eta baratxuriak bota eta minutu batez su ertain-altuan sueztitu ondoren, perretxikoak gehitu, gatzpipertu eta jarraitu minutu batzuetan ondo eragiten izan.
- Orain, arroza gehitu eta dena ondo nahastu eta gero, ardoa bota eta alkohola lurrundu arte eragiten jarraitu, ezkaia hautseztatu eta sua jaitsi. Horren ostean, salda beroa botatzen hasiko gara, pixkaka- pixkaka, beti mugitzen eta zain arrozak xurgatu hala salda gehitzen eta aldi berean eragiten 20 bat minutuz.
- Bukatzeko, norberaren gustura gazta parmesano birrindua eta perrexila oso ondo txikituta gehitu eta ondo nahastu eta gero, prest izango dugu
- Zerbitzatu baino lehenago, sukaldeko oihal batekin estaliko dugu eta minutu pare batez atseden hartzen utziko dugu.
Directions





