Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

ARROZA – RISOTTOA “ONDDO ETA URDAIAZPIKOA”

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • 300 g. sukaldatzeko urdaiazpikoa.
    • 300 g. onddoak
    • 350 g. arroza Arborio – La Cigala
    • 1 l.salda (urdaiazpiko salda ahal bada)
    • Baso bete ardo zuria.
    • Txalota bat
    • 50 g. Gurina
    • Olio zurrutada eder bat.
    Directions
    • Prestakuntza

      - Ontzi eder batean olio zorrotada bat eta gurina, aldez aurretik urtuta, berotzen ipini eta txalota txikituta jarriko dugu. Biguntzen denean eta gorritzen hasi baino lehenago, eginak ditugun urdaiazpiko zati txikiak bota eta eragiten izango dugu pixka bat.
      - Gero eta segidan, eginak ditugun onddoak gehitu eta behin, hiruzpalau minutu pasa ostean, arroza bota eta gainetik ardo zuri baso bete, harrezkero, eragiten izango dugu alkohola lurrundu arte (hiruzpalau minutu).
      - Orain, aurretik berotu dugun salda (starluxe eta litro bete ur, edota erositako urdaiazpiko salda) gehitzen joango gara, zurrupatu ahala gehitzen jarraituko dugu, beti arroza mugituz. Hogei minutu pasa eta gero, prest izango dugu.
      - Zerbitzatu baino lehenago, sukaldeko oihal batekin estaliko dugu eta minutu pare batez atseden hartzen utziko dugu.
      Gogoan izan: Ez da lehor gelditu beharko eta ez diogu
      gatzik botako, urdaiazpikoak eta saldak
      badute eta.
      Egin bezain laster atera beharko da, ez utzi
      jalkitzen.
      Nahi izanez gero, gazta xafla mehe batzuk
      gainetik bota edota, Idiazabal gazta birrinduta
      On egin!!!