Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

ARROZA – RISOTTOA “GANBEN RISOTTOA”

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • 300 gr arroza Arborio – La Cigala.
    • 200 gr ganba edo otarrainxka
    • Tipula bat.
    • Baso erdi ardo zuri
    • 1 l arrain edo barazki salda
    • 50 gr gurin
    • 50 gr gazta parmesano-
    • Gatza eta olioa
    Directions
    • Prestakuntza

      - Lapiko batean olio zorrotada ederra jarriko dugu, eta berotu ondoren, moztutako tipula gehituko diogu.

      - 5 bat minutuz sueztitzen utziko dugu, eta, denbora hori igarota, ganbak edo otarrainxka zurituak sartuko ditugu (ganba izoztuekin ere egin daiteke). Ganbek kolorea hartzen dutenean, arroza gehitu dezakegu, eta zaporeak nahasten uzten dugu arrozak tonu gardena edo ez hain gardena hartu arte.

      - Ardoa bota eta alkohola lurrundu arte eragiten jarraitu.

      - Jarraian, arrainaren salda beroa botatzen joango gara eta aldi berean eragiten 20 bat minutuz.

      - Denbora hori igaro ondoren, gatzez arteztuko dugu, sutatik kendu eta gurina sartu ondo nahasten erabat desegin arte, eta, azkenik, parmesanoa gehituko diogu.
      - Zerbitzatu baino lehenago, sukaldeko oihal batekin estaliko dugu eta minutu pare batez atseden hartzen utziko dugu.