Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

ANTXOAK OZPINETAN / BOKEROIAK

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • Antxoak
    • Gatza
    • Olioa 1º
    • Ozpina (Ardo zuriarena)
    • Berakatzak (4 ale)
    • Perrexila txortentxo bat
    • Ura
    Directions
    • Garbiketa

      - Antxoak garbitu ostean, hezurra kendu barik, ur hotza gatzaz ontzi batean 20 min. izan eta berriro hortik atera eta ur hotzaz pasa.

    • Prestakuntza

      - Antxoak erditik zabalduko ditugu hezurra kentzen. Egindako fileteak ontzi batean geruzaka jarri era aldatuz joango gara jartzen.
      - Behin denak ipinita ozpinaz estali eta hozkailuan 4 ordu izan. (Ozpina ardo zuriarena izan beharko da).
      - Lau ordu pasa ostean, ozpina kenduko zaie eta plater zabal batean jarriko ditugu.
      - Amaitzeko, aurretik prestatu dugun edabea (olioa berakatza eta perrexila txikituta) gainetik bota eta prest izango dugu.
      Edabea: 3 edo 4 berakatz ale eta perrexila txortentxo bat ondo txikitu eta gero, edalontzi batera bota, gainetik olio nahikotxo eta dena nahastu.