- Magret zartaginean zuzenean
- Hasteko, Ahatearen haragiaren azal aldean mozketa txiki batzuk egin ( markatu).
- Zartaginean ezer gabe magrea zartaginean azal aldean sutan jarri, 4 bat minutu pasa eta gero, buelta eman eta haragia behera jarrita ondo markatu 4´min izan ostean, atera, xerratu eta gatza bota. - Ezti eta Zitrikoen Saltsa
- Kazola batean, 2 koilarakada eztia, 50 g laranja zukua eta 75 g pomelo zukua eragin eta loditzen utzi eta behin lodituta izanda gurina dado batzuk bota eta gurina desegin arte izan.
- Endibiak
- Zartaginean, gurina jarri eta 3 min alde bakoitzetik izan, noizbehinka gainetik zartaginean dagoen zukua botatzen.
- Zerbitzatzerakoan
- Endibia jarri, horren gainean magret erdia tente eta gainetik eta inguruan saltsa pixka bat eta saltsategi batekin batera atera.
Directions





