- Zezen buztan zatiak gatzaz eta piperbeltzaz maneatu eta gero, irinaz pasatu ostean, presiozko lapikoan oliba olioa pixka bat botata gorrituko ditugu. Behin, gorritu ditugunean, atera eta erreserbatuko ditugu. - Berakatza, kipula, porrua, azenarioak, piperra eta tomateak zati ertainetan txikituta e
- Bakailao xerrak beratuta iturriaren txorrotaren azpian ezkatak pixka bat kenduko dizkiogu eta xukatzen utziko dugu. - Gero lapiko batean ur hotzaz jarriko ditugu su apalean jarriz, eta ura epel-beroa dagoenean (lurruntzen hasi), sutatik kendu eta bakailaoa bertan, saltsa egin arte, utziko dugu.
- Labea aurretik berotzen jarriko dugu 170ºCtan - Osagai guztiak ontzi batean jarri eta minipimerraz dena irabiatu ore homogeneoa lortu arte. Thermomixeaz bada, dena sartu eta oratu: 25”segundu abiadura 5. - Molde batean aldez aurretik gurinaz igurtzita eta irina zipriztinduta orea botako dugu. - Mo
- Barazkiak makiltxoetan moztuko ditugu eta barazki testura desberdinen arabera erregosiko ditugu: lehenik berenjena eta kalabazina, ondoren tipulina, piper gorria eta berdea, eta amaitzeko, tomatea xerratan eta artoa xerra zabaletan, baratxuri eta piperbeltz pixka batekin erregosi egingo ditugu. De
- Labea aurretik berotzen jarriko dugu 180ºCtan - Osagai guztiak ontzi batean jarri eta minipimerraz dena irabiatu ore homogeneoa lortu arte. - Molde batean aldez aurretik olioaz igurtzita edo labe-papera ipinita, orea botako dugu. - Moldea labean (erdian) jarri eta 35´-40¨min pasa eta gero egina da
- Kazola batean olioa, kipula berria eta berakatz ale txikituta suta ipiniko dugu 7´min su-eztian ondo potxatu eta gero, pipermina freskoa eraztunetan moztuta gehitu eta 2´min izan. - Txakolina bota eta alkohola lurruntzen utzi ostean, tomate frijitua gehitu 3´min egosten mantenduz. Gero,kokotxak er
- Arrautzetan zuringo eta gorringoak banandu. Gorringoak azukrearekin nahastu orea loditu arte. Zuringoak irabiatu elur-puntua hartu arte eta lehengo orearekin plastikozko espatula batekin leun leun nahasten joango gara. Gero, irina bahetuta gehitu eta espatularekin nahasiko dugu pinportak ez egitek
- Zartaginean olioa eta berakatzak ondo zapalduta sutan jarriko dugu, eta bertan, berakatzak ondo gorritu arte izango dugu. - Laberako ontzi zabal batean bakailao zerrak, azala gora begira, jarriko ditugu. - Berakatza gorritzen direnean, olioa berakatzekin batera bakailao zerren gainean botako dugu
- Labea aurretik berotzen jarriko dugu 180ºCtan - Osagai guztiak ontzi batean jarri eta minipimerraz dena irabiatu ore homogeneoa lortu arte. - Molde batean aldez aurretik olioaz igurtzita orea botako dugu. - Moldea labean (erdian) jarri eta 35´min pasa eta gero egina dagoela konprobatu, galtzeta-or
- Parrilla elektrikoan bakailao zerrak 15´min su-eztian alde bakoitzean izango dugu. Bakailaoak kolore apur bat hartu beharko du - Zartaginean olioa, berakatzak ondo zapalduta pipermin bateaz sutan jarriko dugu, eta bertan, berakatzak ondo gorritu arte izango dugu. - Segidan, bertan sartu eta minutu





