- Prestakuntza
- Legatza lau atzamarraren lodierako takoan moztu, eta hezur eta okel inguruak aiztoaren puntarekin goitik eta behetik tarteak zabaldu, bertatik gatza eta olioa bota.
- Plantxa berotan jarri, eta zazpi minutuz egiten utzi. Bitartean, hezur eta okelaren tartetik olioa bota.
- Buelta eman, eta beste zazpi minutuz plantxan mantendu. Hezurra askatzen zaion arte. Orduan, Legatza plantxatik atera, hezurra kendu eta gainetik edabea botatzeko prest izan.
- Edabea egiteko: zartagina oliba olio zorrotada eder bateaz sutan jarri, baratxuria juliana eran moztu ondoren, zartaginera bota eta kolorea hartzera doanean gurina gehitu eta urtzen utzi. Gero, perrexila xehe-xehea eginda gehitu eta amaieran gatza apur bat eta limoi zukua bota, eragin eta legatz gainetik bota.
- Arrain erretilutik berriro zartaginera bota eragin eta berriro arrain erretilura, hola 3 bider.
Directions





