Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

KARRILERAK SALTSAN (Buztana eran)

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • Karrilerak 1,3 kg. (lau pertsonentzako).
    • Patatak 3
    • Berakatz bi ale
    • Azenarioak 1
    • Piper berdea (handia) ½
    • Piper gorria (handia) ¼
    • Kipula gorri bat.
    • Zizak ukabilkada bat edo txanpinoi osoak 1 lata handia edo ½ kg, naturalak.
    • Ardo beltza basokada erdi bat.
    • Tomate Orlando 2 koilarakada.
    • Lukainkazko piperrak 2
    • Starlux bat.
    • Gatza.
    • Gradu bateko olioa.
    Directions
    • Prestakuntza

      - Presio-lapikoa olioa botata sutan jarriko dugu, kipula, berakatz bi ale, azenario, piper berde eta gorria txikituta bota eta pixka bat eraginez gero (oraindik kipula gorritu barik dagoen bitartean), gazituta izango ditugun karrilera zatiak gehitu eta ondo eraginez jarraitu 3, 4 minututan. Gero, ardo beltza bota, eta eragin pixka bat alkohola lurrundu arte, horren ostean, patatak, zizak, lukainkazko piperrak eta amaieran starluxa gehitu. Lapikoa itxi eta balbulatxoa altxatzen denetik 35 minutu izan ostean, presioa kendu eta irekiko dugu. Prest dugu jateko.
      - Nahi izanez gero:
      - Lehendabizi karrilera zatiak atera eta beste kazuelara batean jarriko ditugu, gero patata zati osoak eta zizak bertan tartekatuz eta itxurosoa ipintzen.
      - Amaieran, lapikoan gelditzen den saltsa eta beste guztia irabiagailuaz pasatu eta gainera bota.
      - Bukatzeko, kazuelara berriro sutan ipiniko dugu eta 10´ minutu su apalean irakiten izan eta badago.